XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Nahiz eta oso lodia izan Maiaren beloak estaltzen duen gaiztoaren zentzua, h. d. nahiz eta oso finko egon principium individuationis-ean harrapaturik, horren arabera bere pertsona beste edozeinengandik absolutuki desberdintzat jotzen du eta amildegi zabal batez bereizirik ikusten du,

eta ezagutza horri, bere egoismoari bakarrik dagokiona eta horren euskarria delarik, bere indar guztiaz eusten dio, gero ezagutza nahimenak ia beti erosia dagoelako;

horrela bere kontzientziaren barrenenean gauzen horrelako ordena agerpena besterik ez den aieru sekretuak kitzikatzen du, gauzen beren baitan ordea zeharo bestela gertatzen dela, eta nahiz eta denborak eta espazioak bera beste norbanakoengandik eta horien ezin zenbatu ahal tormentuetatik, zeinak sofritzen baitituzte eta are haren bitartez sofritu, bereizi eta berarentzat guztiz arrotz gisa aurkezten baititu;

hala eta guztiz ere bere baitan eta alde batera utzirik errepresentazioa eta bere formak bizitzeko nahimen bakarra dela horietan guztietan agertzen dena, hemen, bere burua berrezagutu gabe, bere buruaren aurka bere armak zuzentzen dituena, eta bere agerpenetako batean ongizate areagotua bilatzen duen bitartean,

eta horrenbestez besteei sofrimendu handiena ezartzen die, eta bera, gaiztoa nahimen hori bera dela, ondorioz ez bakarrik tormentatzailea, baita tormentatua ere badela, zeinaren sofrimendutik engainuzko amets batek bakarrik bereizten eta aske gordetzen baitu, zeinaren forma denbora eta espazioa baita,

baina ametsa desagertu egiten da, eta gaiztoak, egiaren arabera, atsegina tormentuarekin ordaindu behar izaten du, eta sofrimendu orok, berak ahalgarritzat bakarrik berrezagutzen duenak, berarekin baitu zerikusia bizitzeko nahimena den heinean, norbanakoaren ezagutzarako bakarrik, principium individuationis-aren bitartez bakarrik dira desberdinak ahalgarritasuna eta errealitatea, denbora eta espazioaren hurbiltasuna eta urruntasuna; ez bere baitan.

Egia hori da, nahiz eta mitikoki, h. d. arrazoiaren printzipioari egokiturik eta horren bidez agerpenaren forman itzulirik, arima-emigrazioaren bitartez adierazi dena: baina bere nahastura guztietatik adierazpen garbiena kontzientzia deitzen zaion tormentu ilun sentitu baina kontsolamendugabe hartan dauka.

- Baina hori bigarren batetik sortzen da gainera, lehen harekin zehatz loturik dagoen ezagutza bitartegabe batetik, hots, indarrarenetik